2008/12/04

IKT


IKT-en garrantziaz konturatzen garenerako egongo da beste modurik gauza desberdinak egoteko. Bitartean tresna oso erabilgarriak topa ditzakegu, erabilera egokiarekin justizia sozialaren bidean pausoak emateko aukera emango digutena; informazioaren araberako esklusioak ekidingo dituena

2008/11/12

Azaroak 25

Azaroaren 25a, emakumeon aurkako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna da. Ez da, baina, borrokarako egun bakarra, bazterketak, indarkeriak, irainak ez baitu egunez ulertzen. Hala ere, egun berrezia dugu, inoiz baino ozenagoa baita patriarkatuaren, genero bereizketaren, eskubide urraketen... aurkako aldarria.

komunikabideek iritzia sortu eta egitura zapaltzaileak erreproduzitzeko duten ahalmenaz asko hitz egiten da, hezkuntzaz hitz egiten den moduan, izan ere helburu komunik badute. Ze mailatan eragiten du telebistak, esaterako, jendartean errealitatearekiko dagoen pertzezioan, kontzientzian, jokabidean?

Hausnarketarako galdera hona. Hemen ez goaz horri erantzutera, oraingoz behintzat.

Hala ere, azaroaren 25ean telebistaren bidez ze mezu helaraziko digute? Indarkeriaren kontrako nazioaretko eguna den horretan zer entzungo dugu? Are gehiago, zenbat denbora eskainiko diote arazo sozialik garrantzitsuenetakoa den honi, berau borrokatzeko egunean? Titularrik irabaziko ahal du? Morboa, instituzionalizazio bidezko asimilazioa... gaindituko ote ditu?

Emakumeon aurkako indarkeria Euskal Herrian

2008.urtean 5 emakume erail dituzte Euskal Herrian. Bat desagertuta dago eta beste mota batzuetako erasoak ere hamaika izan dira; bortxaketa saiakerak, bortxaketak, diskriminazioak...

Eraildako emakumeak 2008

5



EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARIK EZ!!!.

2008/11/11

Generoaren eraikuntza

Generoa eraiki egin da? Norbaitek pentsatuko du zerbait naturala dela, berezkoa. Emakumeok emakume jaiotzen garela eta gizonak gizon. Baina ez al gara ba eme eta ar jaiotzen?

Generoa eraiki egiten da bai, sexuaz jaio egiten baikara. Baina zeri erantzuten dio generoak?

Generoan oinarritzea gizartea antolatzeko modu bat da, izan ere, sistema patriarkalaren egitura ahalguztiduna dugu hau, zapalketan eta injustizian oinarritua.

Gizarte harremanak eta produkzio harremanak elkarren eskutik datozen bezala, generoan oinarritutako harremanak, giza eta produkzio harremanak lotzen ditu zeharka.

Menpekotasunean oinarritutako hierarkia sistema honen gakoetariko bat da genero bereizketarena.

Hala ere, gizartea eta honen harremanak antolatzeko modu bakarra dela uste badugu, edo hori esaten badigute ere, egongo dira ba beste hamaika modu, ez?
Violencia Femenina
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: violencia domestica)

Bideoak

http://es.youtube.com/watch?v=_TzwRWn_Roc