2008/12/05

Jabekuntza eskolak

Ondarroako jabekuntza eskolak bihar hasiko du bere ikastaroen laugarren edizioa

BILBO, 2 Oct. (EUROPA PRESS) -


Ondarroako jabekuntza eskolak bihar jarriko du martxan bere ikastaroen laugarren edizioa, "Anderetxoek ez ei dute ulertzen ekonomia politikoaz?" mintegiarekin. Amaia Perez Orozcok eta Sira del Riok emango dute bihar (16:30etatik 20:30etara) eta larunbatean (9:30etatik 13:30etara).

Ikastaroak gaztelaniaz egingo dira, Ermua zein Ondarroako jabekuntza eskoletan, eta bertan ikasiko da ez dela zertan aldendu behar ekonomia borroka feministatik, Ondarroako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Tailerraren helburuak izango dira ekonomiaren funtzionamenduaz balorazioa egin ahal izateko bitartekoak jartzea, kontzeptuen bidez; sistema ekonomikoaren funtzionamendua ikuspegi feministatik aztertzea garrantzitsua eta bidezkoa dela ulertzea; generoa sistema ekonomikoaren eta gertatzen ari diren eraldaketen ardatz egituratzaile gisa ulertzea; eta jarrera feminista ezberdinetatik egiten diren interpretazio eta proposamen politikoak zehaztea.

Bi saioz osatzen da ikastaroa. Lehenengoan, sistema ekonomikoari buruzko gogoeta orokorra egingo da (zer den, zein zerikusi duen generoarekin eta abar); bigarrenean, berriz, zainketen inguruan beren beregi lan egingo da (zainketa lana, zainketen krisia, aldaketarako proposamenak). Atal bakoitzean elkarrizketa bidezko azalpen teorikoak (talde-mailan gogoeta egiteko prozesua abiaraztea da asmoa) eta bizipenen bidez edukietara hurbiltzeko aukera emango duten dinamikak uztartzen dira. Azkenik, guztiok elkarrekin eztabaidatzeko aukera egongo da.

Ondarroako jabekuntza eskolaren laugarren edizioa da aurtengoa. Dagoeneko 80 emakumezko baino gehiago pasatu dira aurreko hiru edizioetatik. Helburu argia du eskolak, hots, emakumeen partaidetza soziala eta politikoa bultzatzea, eta horretarako, sare-lanean egiten du proiektua. Aurten, gainera, sarea indartzeko erronka hartu da, eta ikasleen arteko harremanak eta elkartrukea sustatzen ahalegindu nahi da. Hori dela eta antolatu dira feminismoaren esparruko ikastaro batzuk Ondarroa eta Ermuko eskolen artean.

No hay comentarios:

Violencia Femenina
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: violencia domestica)

Bideoak

http://es.youtube.com/watch?v=_TzwRWn_Roc