2009/01/08

prekaritateari aurre eginez! Euskal Herriko Bilgune Feminista


Prekarietateari aurre eginez!!
PREKARIETATEARI AURRE EGINEZ
1. Sarrera
Aintzat hartu beharreko lehen kontua, sistema kapitalistaren patriarkal izaera bera da.
Neoliberalismoa kapitalismoaren ondasunen metaketa hobetzeko behar diren neurrien multzoa
izanik, neoliberalismoarentzako neurri hauen artean garrantzitsuenak edo behar-beharrezkoak
sexuen araberako erabateko lan banaketa eta eremu pribatua bera direla diogu.
Beraz, gaur egungo sistema kapitalista aztertzeko unean, beronen patriarka-izaera, sexuen
araberako lan banaketa eta ekonomiaren baitan kokatzen den eremu pribatuaren eta honen
eraginez sortzen den ekonomi ezkutua ezinbestez kontutan hartu beharreko elementuak dira.
Argi dugu, kapitalismoaren egungo adierazpen berak, hots, neoliberalismoak problematika
sozio-ekonomikoaren gogortzea ekarri duela eta aldi berean, gizon eta emakumeon arteko
ezberdintasunak areagotzea. Honez gain, lan banaketa sexuen arabera egiteko joerak
emakumeon bizi-baldintzetan eragin zuzena du.
Ongizatearen estatu eredua deritzotena, jendarte eredu prekarioetan bilakatzeko joera martxan
da jada, eta neoliberalismoz kutsaturiko politikek, jendarteak bizi eredu aske eta duina
garatzeko beharrezkoak dituen baldintza materialak eskuratzea zailtzen dituzte. Guzti honek,
ondorengo lerroetan aztertuko dugun moduan, esanahi espezifikoa du emakumearengan.
Prekarietateak, bere adierazpen ezberdinen bidez pertsonen bizi eredua zuzentzen du.
Halaber, prekarietateak sorturiko zapalkuntza harreman guztien ardatza da: kapitala eta
lanaren arteko harremanak, natura eta garapenaren arteko harremana, herrien arteko
harremanak, etorkin pertsonekiko harremanak, gizon-emakumeon arteko harremana... Hain
zuzen honi, gure arreta eskaini nahi diogu. Hots, egungo sistema ekonomikoaren ondorioz
emakumeon zapalkuntzaren iraunaraztea.

2. Marko teorikoa
Emakumea eta prekarietatea, errealitatea gure azalean
Prekarietatea, jendartea esplotatu, zapaldu eta zatitzeko sistema kapitalistaren bitarteko lez
kokatu eta ulertzen badugu, argi geratzen da eskubideen murrizketa eragiten duela. Beraz
agerikoa da, eskubideen murrizketa, lan baldintzen okertzea eta lan merkatuaren
berregituratzea eskutik loturik dauden elementuak direla eta honek emakumeon errealitatean
ondorio zehatzak ditu.
Genero ezberdintasunak ulertzeko modua, sistema patriarka-kapitalistak sorturiko arazo
sozialak eta honen aurrean erantzuteko gaitasuna eta erantzun era ez da bakarra.
Emakumea izatea ez da elementu nahikoa izaten, arazo berdinak intentsitate berdinarekin
bizitzeko eta ulertzeko.
Konponbidea edo irtenbidea bultzatu nahi badugu, eraginkorrak izan daitezkeen lan ildoak
erabakitzerakoan, ezin dugu erdibidea aukeratu. Emakumeon beharrak eta errealitate
ezberdinak ezagutzea eta aztertzea funtsezkoa iruditzen zaigu.
Emakumeon egiturazko zapalkuntzaren aurrean, erantzun orokorrak eta integralaz gain,
erantzun espezifikoak ere beharrezkoak dira. Horrexegatik, pertsona guztiak bilduko dituen
idei nagusien aldeko diskurtsoa maiz zabaltzen bada ere, ezberdintasunek duten garrantzia
aztertzea eta, besteak beste, belaunaldi bakoitzaren izendatzaile komunak zeintzuk diren
identifikatzea premiazkoa zaigu.
Azken 80 urteetan historiak, ekonomiak, hezkuntzak eta sozializazio prozesuak Euskal Herriko
emakumeongan modu erabakigarri batetan eragin dute, eta eragin hau belaunaldi bakoitzeko
ezberdina izan da. Aukerekiko, arazoekiko eta beharrekiko ezberdintasunak sortuz, feminismoa
bera ulertzeko eta kokatzeko moduan ere ezberdintasunak bultzatuz.
Jendarteko ezberdintasunak eta prekarietatea ulertzeko modua
Ekarpen honen helburua ez da ulermen prozesuan eragiten duten faktoreen garapen zehatza
egitea (psikologikoak eta soziologikoak direnak aldi berean), garrantzitsua da ordea eskuartze
eraginkorra lortze aldera hauek kontutan hartzeak duen garrantzia azpimarratzea. Nola lor
liteke ezberdintasuna sentitu ere egiten ez duenak parekidetasunaren aldeko borrokaren
garrantziaz jabetzea?
Gertaerak ulertzeko modu desberdinek, egunerokotasunean gure egiten ditugun jarrera
horietan barneratuta ditugun traba sexisten existentzia hautematea ahalbideratzen digu. Traba
sexista hauek, gure estrategia pertsonal eta proiektuen diseinuan eragiten dute, aldaketa
geldiaraziz.
Generoari lotuta doan ezberdintasun soziala eta prekarietatea existitzen dira, non emakumea
diskriminatua den gizonaren aurrean. Gaur egun ezberdintasun eta prekarietate egoera hau
mantentzea ulergaitza bada ere, esan beharra dago mantentzen baino handiagotzen ari dela
bizitzaren aspektu gehienetan.
Patriarka-sistema behin eta berriz ugaltzeko duen gaitasuna eteteko, ez da nahikoa patriarkasistema bera, edo eta genero sistema soziala, sexuen araberako lan banaketa batetan,
generoaren araberako botere banaketa batetan eta botere banaketa baten araberako sortze
edo osatze zientifiko batetan (eta beraz baita genero mailakoa era) oinarritzen dela aitortzea.
Jendartean aldaketa nabarmenak eman diren arren, guzti honen batuketa da funtsean,
belaunalditik belaunaldira, sistemari bere burua bere barne moldean behin eta berriz ugaldu
ahal izatea ahalbideratzen diotenak.
Behartzailea den eta ezarria izan zaigun genero sistema ez dela horren begi bistakoa, EZ
BAITA BERE EXISTENTZIAREN INGURUKO KONTZIENTZIA HEDATURIK EXISTITZEN, are
gehiago, gaur egungo belaunaldietan kontzientzia falta hori nabarmena da.
Psikologian eta soziologian, jarrera ekintzen eta lehentasunen araberako sistema batek
baldintzatzen duela onartzen da, non sistema behartzailea eta errepresiboa den eta disimulatua
den araudi batek kontrolatzen duen. Araudi honek, lorgarriak iruditzen ez zaizkigun edo eta
zigorgarriak iruditzen zaizkigun pentsamenduak eta nahiak modu inkontziente batetan alde
batera uztera bultzatzen gaitu.
Guztiz inkontzientea eta automatikoa den jarreraren eraketa honek (sakoneko egitura mental
moduan ulertuta), sistema sozialetan ematen diren elementu behartzaileak eta errepresiboak
behar den moduan sentituak izatea eta baloratuak ez izatea ahalbideratzen du. Genero
bietako pertsonek, salbuespen gutxi batzuk izan ezik, sistema sozialak bultzatzen eta agintzen
duen “status-quo” delako horri egokitzen zaizkion aukeraketak egiten dituzte.
Saltzman J-ren arabera, “Pertsonek ezberdintasun sexual sozialekin koherenteak diren
aukeraketak egiten dituzte. Horregatik, sexu bereizkeria, sisteman barneratuak izan diren
elementuetan oinarritzen da hein handi batetan, eta kasu gehienetan ezberdintasuna sentitu
ere ez da egiten. Ezberdintasunaren existentziaz kontziente egiten denean, berau pertsonari
atxiki zaizkion arrazoiekin edo eta genero bakoitzaren estereotipoen inguruko arrazoiekin
azalduko du, arazo pertsonala bihurtuz. Era honetara, ezberdintasunak ez du genero
diskriminazio itxura hartzen ”.
Hau da ezberdintasunaren ikusezintasunaren funtsezko arrazoietako bat. Genero sistemaren
mantentze lanean eta beraz ikusezintasunean, emakumeon artean ere oraindik itxuraz libreki
hartutako hautazko jarrera batzuetaz hitz egiten da. Honek azaltzen du bestela guztiz ulergaitza
dena, hau da zergatik oraindik ere emakumeok batere laguntzen ez diguten hainbat rol gure
egiten jarraitzen dugun: etxeko lanak, zaintza lanak edo eta sustatze aukera gutxien duten lan
postuak.
Kristalezko sabaiaz hitz egiten dugunean, onartu beharra dugu ez dugula soilik aukera guztiak
itxita izatearen arazo erreala, honi, rol hauek bere egin dituzten emakumeen eskaera ezak,
sortzen duen itxiera honen frogaezintasuna ere gehitu behar zaio.
Horrela, emakumeak jendarte mailan femenino bezala definituak diren zereginen hautaketa
egiten duenean (talde-kontzientzia ezan grabatuak diren ezaugarri eta estereotipoen bidez),
femeninotasunaren inguruko kontzeptu “pertsonal” bat adierazten duela uste du, bere izaeraren
berrespen bat egiten ari dela uste du. Bere burua gauzatzeko “bere izaera” hobeto garatzen
lagunduko dion aukeraketa bat egingo du, aldi berean “emakume bezala garatzea” ere
ahalbideratuko diona.
Rol ezberdintasun hauek dira, non sexuen araberako lan banaketa eta botere ezberdintasuna
elkar elikatzen diren, benetako ezberdintasunaren ikusezintasuna eragiten dutenak.
Badago aintzat hartu beharreko beste kontu bat, normalean, prekarietateaz hitz egiten
dugunean, emakumeon egoera sozio-ekonomikora mugatzen gara: lan merkatuan duen
egoera, lehentasunezko ikasketa eta lanbideak…etab. Aldiz, bada emakume eta gizonen arteko
ezberdintasuna areagotzen duen beste errealitate bat, pertsonen arteko erlazioan, sexu biek
bereganatzen jarraitzen duten rola hain zuzen ere.
Emakumeok, familiartean edo lagunartean ematen diren egoera psikiko-afektiboenganako
ardura izatearen rol osoa geureganatzen jarraitzen dugu. Honetaz arro sentitzen gara gainera,
baina berau banatzen eta konpartitzen jakitea ezinbestekoa da, baita banatu edo konpartitu
ahal izateko aukerak izatea ere, bestelako konpromiso soziopolitiko batzuk hartu nahi baditugu.
Gaur egungo emakumearen zailtasun handiena, “ama alaba lagun” rol horri uko egitea da, lan
merkatura eta merkatu soziopolitikora gehitu den eta jasanezina den estres eta antsietate maila
gehituz bere errealitateari. Egun hirugarren maila bateko diskriminazioaz ere hitz egin dezakegu
beraz: gizona, emakumea eta zama familiarrak dituen emakumea.
Ingurune bakoitzean eta adin talde bakoitzean gogoeta bat egiten badugu, oraindik ere
emakumeak bere ardurak bere gain hartzeaz aparte, bere inguruneari dagozkionak ere bere
egiten jarraitzen duela ikusiko dugu.
Emakumea pixkanaka bizitza sozio-politikora gehitzen joan dela ezin daiteke uka, baina
benetako parekidetasunaz hitz egin ahal izateko ez da hau, landu behar den bide bakarra.
Pobreziak emakume aurpegia izaten jarraitzen du. Euskal Herria bezalako nazio batetan,
ongizate jendarte batetan bizi garela ozen esaten den honetan, errealitatea bestelakoa da:
bakarrik dauden emakume asko dago Euskal Herrian, zama familiar izugarria duten emakume
ugari, ezin dutenak bere seme-alabekiko arreta lan egonkor batekin uztartu… Halaber,
emakumeak ez du etxe duin bat izateko aukerarik eta norberaren proiektuak duintasunez
garatzeko adina ematen ez duen oinarrizko errenta batekin bizitzea beste erremediorik ez du.
Beraz, patriarka-ideologian oinarrizko aldaketarik ez dela eman baieztatu dezakegu. Ideologia
hau, azaleko moldetan aldatu da soilik, kapitalismoaren garapenak eskatzen dituen baldintza
berrietara egokitzen joan da genero ezberdintasunekiko ahalik eta esplotazio ekonomiko
eraginkorrena aurkitzeko. Errealitate honen azterketak erakusten digu estereotipoei dagokien
puntuan apenas izan direla aldaketak, eremu ideologikoan emandako aldaketak oso ahulak
direla eta aldaketak batik bat legearen atal batetan eman direla, nahiz eta jendarte mailan,
aldaketa zorrotza edo drastikoa izan denaren sentsazioa egon.

3. Prekarietatearen ondorioak emakumeongan
Globalizazioa klasearen zapalkuntza estrukturalean datza eta emakumeongan zuzenki eragiten
du. Esaterako, lan eremuan prekarizazioa areagotuz, soldatak murriztuz, prestazio sozialak
urrituz eta etxebizitza bat eskuratzea zailduz.
Emakumeok historian zehar beti egin dugu lan, etxean eta etxetik kanpo. Emakumeen
ekarpena bai etxeko ekonomia bai herrien ekonomiari errealitate bat izan da, baina ez da inola
ere bere neurrian baloratu. Hori da arazoaren funtsa.
Lanaren kontzeptu zabala eta anitza lan merkatuan egiten den jarduerara mugatzen da, hots
enplegura, eta honek ondorio baztertzaileak ditu. Lan merkatuan burutzen ez diren jarduerei ez
zaie balio sozio-ekonomikorik aitortzen eta enplegua ez den lanetan jarduten duten pertsonei ez
zaie langile izaera atxikitzen.
Ereduak aurrera egin dezan -eta ezinbestekoa izanik- balio aitorturik ez duten jarduera hauek
emakumeon bizkar gainean utzi dira. Honetan datza lan munduaren egituraketa sexu
bereizkeriaren arabera, eta horrela zehazten da emakumeoi bertan jokatzeko inposatu zaigun
papera.
Emakumeoi pribatutzat jotzen den lan esparrua egotzi zaigu, hau da, etxeko lanak eta zainketa
lanak. Ondorioz, lan munduaren esparru publikoa gizonezkoen eremua izatea, bertan bizi
dugun diskriminazioaren abiapuntua da.
Zentzu honetan, emakumeok lan merkatuan sar bagaitezke ere (datuek azaltzen duten
bilakaera positiboa) gizonezkoek lehentasuna izaten jarraitzen dute eta sartzeko prozesuak
diskriminatua izaten jarraitzen du: lan sektore femeninoetan sartzen gara non lan baldintzak
kaxkarragoak diren eta langileriak aldaketak eragiteko gaitasuna askoz murritzagoa den, eta
bestetik, sektore guztietan emakumeak gara lanpostu okerrenak betetzen ditugunak.
Genero zapalkuntzak, zerbitzu sozialen ezaren bidez, emakumeak ordaindua den lana eta
ordaindu gabeko lan bezalako funtzioak (zaintzaile, hezitzaile, sendatzaile...) “bateratzera”
behartzen ditu. Edo eta beste emakumeak era zapalduago batean kontratatzera behartzen
ditu.
Ikusten denez patriarka-kapitalismoak emakumeongan eragiten dituen ondorioak ugariak dira.
Prekarietatearen ondorioz emakumeon bizi-baldintzen okertzea islatzen duten hiru eremu
azpimarratu nahiko genituzke.
Sexu bereizkeria lan eremuan Langileon eskubideak urratuak izaten ari dira. Lanaldiaren zabaltzea, behin-behinekotasun handiak, soldata eta kontratuen malgutasuna, azpikontratatze orokorra, langabezi babesaren murrizketa edota pentsioak eskuratzeko zailtasunak joera honen islak dira.
Euskal lan harremanen ezaugarririk txarrenetarikoa aldi baterako kontratuen igoera da. Gizonen
artean hamarretik hiruk aldi baterako kontratua dute. Emakumeon artean, bikoitza delarik.
Langileon % 4’6 kontraturik gabekoa da, azken hauen %87 emakumeak direlarik.
Kontratuen bi heren baino gehiago “produkzioa dela eta aldi baterako” kontratuak dira. Bataz
besteko iraupena bi hilabete baino gutxiagokoa eta lanaldi partzialen oinarria izanik.
Kontratuen prekarizazioaz gain, emakumeon soldaten prekarizazioa dugu. Emakume eta
gizonen arteko soldata ezberdintasunak handiak dira eta lan-eskalan zein lan eremuan dauden
ezberdintasunak islatzen dute. Lan berbera eginda emakumeok gizonek baino %25 gutxiago
kobratzen dugu. Baina lan ezaugarri berdinak izanik soldata bereizkeria ez da soilik ematen.
Baita lan ezaugarri ezberdinen ondorioz soldata bereizkeria ematen da ere. Alegia, kontratu
mota, sektore hitzarmen mota, esperientzia, enpresaren tamaina, jardueraren sektorea... direla
medio balore ezberdina aitortu eta ondorioz soldata bereizkeria ematen da.
Honi gehitu behar zaio aitortu gabeko lana, %90ren kasuetan eremu pribatuan betetzen den lan
ikustezina: haurren zaintza, gaixo dauden pertsonen zaintza, etxeko zereginak...
Bestalde, “azpi-langile” eta SMIren soldatapeko langileen igoera nabarmena da. Europar
Batasunak deritzon “langile pobreak” ditugu.
Pobreziak emakume aurpegia du aberastasun eta ondasunen metaketa pobreziari lotuta doa, zenbat eta aberastasun metaketa handiago, orduan eta pobrezi tasak handiagoak daude.
Euskal Herrian lurralde ezberdintasun eta desberdintasun sozialak areagotzen ari dira; aktiboki
diharduten pertsonen artean pobrezia egoerak eta bazterketa sozialak ematen ari dira. Gazteak
eta emakumeok egoera honen protagonista nagusiak gara. Laugarren adina delakoan (72
urtetik gorako emakumeak) nabarmenagoa delarik.
Hiri pobrezia eta emakume aurpegia duen pobrezia dugu. Pobrezia egoera batean bizi den
gizon batetik bost emakume daude.
Etxebizitza eskuratzea, urraturiko eskubidea
Jendartearen prekarizazioa, eta batez ere emakumeon prekarizazioa, islatzen duen gako bat
etxebizitza eskuratzeko ezintasuna da.
Euskal Herrian etxebizitzaren eskaintza eta eskaeraren artean alde handia dago. 40 urtetik
beherago belaunaldia merkatu honetatik at dago, etxebizitzen prezioak eta haien errentak
ezkontzerik ez baitute.
Eusko Jaurlaritzak plazaraturiko 2006ko Etxebizitzaren beharren informean, genero aldagaiaren
beharra aztertzen da lehenengo aldiz. Halaber, etxebizitza beharra duten emakumeon aukera
eta gaitasun ekonomikoa 474€/hilabetekoa da; berriz, gizonen gaitasun ekonomikoa 511’6
€/hilabetekoa da. Hori da datu hori!
Bestalde, aipaturiko informean etxebizitza beharrak dituen kolektibo horren baitako emakumeon
%45’7 unibertsitate mailako ikasketak ditu, gizonen % 30’2ren aurrean. Halaber, gizonen %
33’1-k aldi baterako kontratua du; ordea, emakumeon % 44’8-k delarik.

4. Emakumeon duintasunerako premisak
Edonolako jendarte ereduren zutabe nagusia sistema ekonomiko eta soziala izanik,
emakumeon askatasunari bide emango dion Euskal Herria sortu nahi badugu, sexu
bereizkerian oinarritutako eredua errotik aldaraztea da gakoa.
Euskal Herriko Bilgune Feministak emakumeon bizi baldintzak eraldatzeko eta duintasun sozioekonomikorako
beharrezkoak ditugun duintasunerako oinarriak identifikatu eta zehaztu nahi du.
Horretarako ikuspegi sozio-ekonomiko batetik eginiko emakumeon errealitatearen azterketa eta
Euskal Herriko Emakumeon Eskubideen Karta bera oinarri izango ditugu.
Prekarietateari aurre eginez!!
Gure arreta, lanarekin eta bizi baldintzekin erlazionatuta dauden eskubideetan zentratu dugu:
lanerako eskubidean, diru sarrera minimoak izateko eskubidean, etxebizitza eskubidean eta
eskubide sozialetan.
Ez da aldarrikapen zerrenda itxia ezta estatikoa ere. Errealitate ezberdinak eraldatzen ditugun
neurrian eta aldarrikapenak bermatzen diren heinean, premisa hauek egokitu, eguneratu eta
findu beharko dira.

a) LANERAKO ESKUBIDEA eta emakumeok ekonomiaren subjektuak
kontsideratuak izateko eskubidea oinarri izanik, eratortzen diren aldarrikapenak:

1. LANA KONTZEPTUAREN KONTESTUALIZAZIO BERRIA.
Klase eta genero erlazioen artikulazioan sakontzearen beharrak, lana kontzeptua ordaindutako
lanetik haratago kokatzen den dimentsio batetan kokatzera eramaten gaitu. Ekonomia
merkatuaren produkzio soila baino askozaz ere konplexuagoa dela argi utzi, eta produkzioa eta
erreprodukzioa garapen ekonomikoarekin sakonki elkar erlazionaturik dauden bi esfera
moduan artikulatzeko sistema dela pentsaraztera bultzatzen gaitu.
Lana kontzeptuaren testuinguru berri honetan, sindikatuetan egiten den lana funtsezkoa da.
Sindikalgintzan dagoen matxismoa eta genero interesarekin apurtu beharra dago. Lan estilo
berriak, dinamika sindikal berriak bilatu behar dira. Halaber, lan hitzarmenetan definitu eta
aldarrikatu beharreko minimoen proposamenek genero ikuspegia txertatua izan dezaten,
emakumeon parte hartze aktiboa bermatu behar da, baita lan hitzarmenen negoziazioetan ere.
Bestalde, galtzear dagoen klase kontzientziari begira, lan ideologikoa garatzea ezinbestekoa
da.
Bukatzeko, aldarrikapen honek izaera estrategikoa du. Ikuspegi feministatik lan kontzeptuaren
testuinguru berria ematea lortzen badugu, kontzeptuari dimentsio osoa emanez, hurrengo
aldarrikapenak eratorriak izanen dira.
Beraz, aldarrikapen hau duintasunerako premisa guztien oinarria eta ardatza da.

2. NAZIO MAILAKO KONTABILITATE KONTU GUZTIETAN ETXEKO LANAK
BARNERATZEA.
Gehitze makroekonomikoek barne produktu gordinari begira ekonomiako sektore bakoitzaren
balore gehitua zein den zehazteko, etxeko lanen balorea aintzat hartu eta barneratu beharra
dute.

3. LAN OROREN ESKUBIDE SOZIALEN AITORTZA ETA SEGURITATE
SOZIALAREN ERREGIMEN BEREZIEN DESAGERPENA:

ETXEKO LANEN ERREKONOZIMENDUA.
Prekarietateari aurre eginez!!
1999.urteko Venezuela errepublika Bolivarianako konstituzioa, 88. artikulua “…Estatuak etxeko
lanak jarduera ekonomiko moduan aitortuko ditu, balore gehitua sortzen duena (kontabilizatzen
dena), aberastasuna eta ongizate soziala sortzen duena. Etxeko amek legeek ezarritakoaren
arabera gizarte segurantzarako eskubidea dute.”
Bestalde, Estatu Espainiarraren legearen arabera etxeko langileen erregimena erregimen
espezifikoen baitan kokatuta dago. Erregimen orokorrean kokatu beharko litzateke.
Azkenik, etxeko lanen errekonozimendu soziala eta ekonomikoa lortu behar da. Hau da, gizon
eta emakume ororen erantzukizuna dela barneratu beharra dago. Jendartearen erantzukizuna
dela aintzat hartu eta horren arabera gauzatu behar da. Egungo sexuen araberako lan
banaketa eta honek suposatzen dituen sexu estereotipoak gaindituz.

EKONOMIA MURGILDUAREN ARGITZEA.
Merkatu ezkutuaren produkzio ekonomia, ez da sektore konkretu baten edo eta koiuntura
ekonomiko zehatz baten noizbehinkako gertakaria ezta anekdotikoa ere, kontabilizatzen den
ekonomiaren egitura paralelo bat da. Hainbat ekintzek, bai zerbitzuetan (dendetan, tabernajatetxeetan,
jantzigintzan, korrespondentzian eta propagandan), bai industrian
(kontserberetan, lerro zuria sektorean osagarri elektriko txikien muntaian, makina-lanabes
mikro osagarrien muntaia… etab) ageriko edo legala den ziklotik kanpora burutzen dira hein
handi batetan. Emakumeek inolako lan kontraturik gabe eta inolako asegururik gabe lan
egiten duten pertsonen ¾k ordezkatzen dituzte, baita gutxien kobratzen dutelarik ere.
Ezkutuko ekonomiak ordezkatzen duen iruzur sozial eta fiskalaz gain, ekintza sindikaletatik
urrun dauden emakumeak inolako babesik gabe uzten ditu, eta baita laguntza sozialak
jasotzeko eskubiderik gabe ere (baja, erretiroa, langabezia).
Bestalde, ekonomia ezkutuaren barruan, baina ez produkzioaren barruan, prostituzioa
kokatu ohi da.
Jakin badakigu, Bilgune Feministan honen inguruko barne eztabaida emateke dagoela.
Baina errealitatea gaur egungoa den bitartean ez ikusiarena ezin dugu egin.
Horregatik prostituzioa ezeztatu edo erregulartasunen arteko eztabaidan sartu gabe,
prostituzioan aritzen diren emakumeen bizi-baldintzak eraldatzeko oinarriak identifikatu
nahi ditugu.

GENERO DISKRIMINATZAILEAK DIREN SEGURITATE SOZIALAREN
ERREGIMEN BEREZIEN DESAGERPENA, ERREGIMEN OROKOR BATEN ALDE.
Euskal Herriko nekazaritzan emakumeak duen papera eta generoarekiko nekazaritzako
erregimen berezia oso diskriminatzailea dela argi utzi du EHNE sindikatuak. Aurrekoa bezala
frankismo garaian egina izan zen etxeko langileen sistema, garai hartan etxe mailako zerbitzua
Prekarietateari aurre eginez!!
eskatzen zuen klase burgesaren onurei begira osatu zen berau eta ez beren kontu lanean ari
ziren emakumeak langile gisa aintzat hartzeko, honek erakartzen duen eskubide ezarekin.

4. OSASUNA GENERO PERSPEKTIBA BARNERATUTA DUELARIK.
Genero mailako arriskuak hiru multzo edo ataletan identifikatzen ditugu: jazarpen sexuala,
lanaldi bikoitza edota hirukoitza (oro har, emakumeak baikara elkarte sozial, ONG bezalako
edota herri mugimenduan murgiltzen garenok) eta bestelako egoera diskriminatzaileak.
Genero perspektibatik gaixotasun profesionalen osatze berri bat egitea eta lanpostu
ezberdinetan agertzen diren sustantzia kimiko ezberdinen ezagutza lantzea beharrezkoa da.
Honetarako emakumeon osasunean duten eragina aztertzearekin batera sustantzia kimiko
ezberdinen ondorioen eta arriskuen ikerketak berriz bideratzea beharrezkoa dugu, bai
diseinuan bai ondorioen gauzatzean eta interpretazioan, emakumeen espezifikotasuna
gehitzeko.
Ugalketako osasuna eta amatasuna hausnartu behar dira, arriskua suposatzen duten
lanpostuen identifikazioa eginez eta lan egoeren egokipenean jardunez, edo eta, ernaltze
aurreko garaian (ernaltzea zailtzen duten faktoreen existentzia), haurdunaldi garaian (fetuaren
edo umekiaren garapenean eragina duten faktoreen existentzia), erditze osteko garaian eta
edoskitze garaian agertzen diren arriskuen ezabapena aztertuz eta bultzatuz.

5. LAN MERKATUAN EMAKUMEON PARTE HARTZEA AUKERA
BERDINTASUNEAN:

POBREZIAREN MUGATIK BEHERA GERATZEN DEN SOLDATARIK EZ DADILA
EGON.
Pobreziaren Muga ofizialki taxutzea eta PIBren % 37’5ren adina izatea proposatzen dugu.

GENEROAGATIK SOLDATA DISKRIMINAZIORIK EZ DADILA EGON.
Soldatetan diskriminazioak ezabatu eta “lan femeninoa” birbaloratu egin behar da. Horretarako,
konbenioak zaindu behar dira, feminizatuak dauden kategori profesionaletan soldata
txikiagoen existentzia ekiditeko maskulinizatuagoak daudenen aurrean. Kritikoak gara
diskriminazioari izate legala eman dion lanpostuen balorazioa egiteko gaur egungo
sistemarekin.

JAZARPEN SEXUALAREN ZIGOR TIPIFIKATUA.
Jazarpen sexuala diziplinazko erregimenean barneratuta eta zehaztuta egon beharko du,
jazarpen sexuala izan daitezkeen jarrerak tipifikatuz (txantaje sexuala eta jazarpen-giroa
barneratuz) eta duen larritasunaren arabera dagokion zigorraren zehaztapena zehaztuz.
Prekarietateari aurre eginez!!

AMATASUNA BABESTEKO NEURRIEN SAKONTZEA.
Seme-alaben lehenengo hiru urteetan, amatasun baja, eszedentzia edo eta lan ordutegiaren
murrizpenerako aukerak zabaltzea. Europako hainbat herrialde har ditzakegu adibidetzat,
Suedian adibidez; seme-alabak jaiotzearekin batera 18 hilabetetako amatasun baja dute
soldataren %80 kobratuz eta hurrengo 18 hilabetetan bai amak zein aitak lan ordutegiaren
murrizpena eskatu dezakete soldataren %75 kobratuz eta soldataren %100 kotizatuz.
Halaber, emakumea eta ugalkor adina izateagatik lan postu bat eskuratzeko eragozpenik ez
izatea.

ASTEKO 35 ORDUKO LANALDIA.
Eremu pribatuaren eta laboralaren arteko kontziliazioa ez dugu posible ikusten baldin eta gure
lanaldia inguruan menpeko diren pertsonak ditugunean berau egokitzeko eskubiderik ez
badugu.
Politika neoliberak ezartzen duenaren aurrean, norberaren elkarbizitza unitatean menpeko diren
pertsonen zaintzarako, gizon nahiz emakumeon “korrespontsabilitaterako” beharrezkoak diren
neurriak areagotzea eta lanaldia murriztea funtsezkoa zaigu.

LABORALAREKIKO PAREKO DIREN BAIMEN BEREZIAK (ILT ezintasun laboral
behin-behinekoa).
Seme-alaben gaixotasunengatik larrialdi egoerak izaten dira, normalen denbora tarte motzei
eragiten die baina izugarrizko estresa sorrarazten dute, gainkarga emozional handia
suposatzen dute eta lan karga handia ere bai. Horrelako egoeretan, non mediku batek
zehazten duen haurrak ohean egon eta zaindua izan behar dutela, gizon nahiz emakumeak
ILT-a eskuratzeko eskubidea izan behar du, boluntarioa denean beti ere.

MENPEKOAK DIREN PERTSONEN ZAINKETARAKO ETA FAMILIA MAILAKO
LARRIALDI EGOERETAN ESZEDENTZIA ORDAINDUA.
Bizitza familiarraren (dena dela familia eredua) eta laboralaren arteko kontziliazioa ez da beti
posible, denboran luzatzen diren larrialdi egoerak daude (tratamendu luzeko gaixotasun larriak,
seme alaben tumore bat adibidez, edo eta, garapen patologiko handiko fase batetan dauden
eta zainduak izatea behar duten familiarrak…). Egoera hauetan, medikuak beharra zehazten
duenean, emakumezko nahiz gizonezko langileak eszedentzia laboral ordaindua izateko
eskubidea izan behar du. Eta bere konbenio kolektiboak hobetzen ez badu, ordainsaria bere
kategoria profesionaleko oinarrizko soldataren %75 baino gutxiago ez da izango.

OHIZKO KONTRATAZIOA LANALDI OSORA IZAN DADILA.
Zerbitzuen sektorea, batik bat zentro komertzial handietan, denbora partzialeko kontratu mota
erabiltzen ari da ohizko kontratu moduan. Legediaren bidez, konbenioen bidez eta sindikatuen
kontrolaren bidez, enpresek lanaldi osoko postu bat langile batekin betetzea eta ez birekin
bultzatuko da.
Prekarietateari aurre eginez!!

DENBORA PARTZIALEKO LANALDIA NAHI DUTENENTZAT LAN POLTSA
ESPEZIFIKOA EGON DADILA.
Denbora partzialeko lan bat nahi duten pertsonak hala jasoak izan daitezela lan poltsa
espezifiko batetan, benetan denbora partzialera egongo diren pertsonak behar dituzten
enpresek berau erabili ahal izan dezaten (murriztua izan den lanaldi bat osatzeko, laguntza
postuetan…etab).
Denbora partzialeko kotizazioak lanaldi osoko kontratuaren araberakoak izan behar dira.

LANGILEEN HAUTAKETETAN GENERO EDO ARRAZA JOERARIK DUEN
AUKERAKETA PROBARIK EZ ERABILTZEA.
Lan merkatura sartzerakoan maskulinotzat hartzen diren baloreak nagusitzen dira oraindik
orain. Ikuspegi psikologiko batetik langileen hautaketa ez da neutroa; aukeraketa testak (antza
neutroak omen direnak), bilatzen den langilearen profilaren araberakoak dira.
Joera zehatzak dituztela zientifikoki onartuta dauden test psikoteknikoen ezabapena. Soilik
aldez aurretik mugatutako eta ezagututako ezagupen espezifiko eta jarreren balorazio
objektiboa ahalbideratzen duten probak erabiliko dira.

ORDUTEGI LABORALEAN PRESTAKUNTZA JARRAITUA.
Teknologia berrietan, lanaren antolakuntza berrian…eta abarrean garatutako prestakuntza
jarraituak produktibitate handiagotzen du, eta beraz, baita enpresaren irabazia ere. Eta
enpresa guztiek horrela dela onartzen badute ere, prestakuntzaren antolaketa egiten baitute;
beren langileei prestakuntzaren ordainketa egiten diete, baina dena lan ordutegitik kanpora
egin behar izanaren baldintzarekin. Honek emakumea diskriminatzen du gizonaren aurrean,
oraindik ere familia zaintzearen ardura osoa emakumearen gain dagoelako. Elementu hau
promozio profesionalean emakumearen kontra joan ohi izan da, beharrezkoa egiten delarik lan
ordutegiaren barruan prestakuntzarako eskubidea.
Halaber, ingurumen gaiarekin egiten den lez, formazio ikastaroetan (dena dela sektorea)
genero parekidetasunaren gaia txertatu beharko dira.

SUSTAPEN ERREALA.
Sustapen profesionalean, diskriminatzaileak ez diren klausula orokorren sortzea lagundu eta
bultzatu behar da, non berdintasun printzipioa eta diskriminazio ezaren ezarpena edo
aplikazioa barneratuko duten. Barnean kokatzen direlarik, diskriminazio positiboko neurriak.
Esaterako, kuoten ezarpena, ardura eta erabaki hartze postuetako emakumeen
errepresentazio portzentaia, maila profesional horretako genero garrantziarekin bat ez
datorrenean.
Prekarietateari aurre eginez!!

b) DIRU SARRERA MINIMOAK IZATEKO ESKUBIDEA. Emakume bakoitzak
beharrezkoak dituen prestatzio ekonomiko eta gizarte laguntzak jasotzeko
eskubidea oinarri izanik, eratortzen diren aldarrikapenak:
Pobreziaren Muga ofizialki zehaztea eta PIBren % 37’5ren adina izatea proposatzen dugu.
Kalkulu hau urtero eguneratu beharko da eta aurrekontuen dokumentuan jasoa beharko du izan
(SMI-a eta pentsio minimoak jasoak geratzen diren bezala).
Pobreziaren muga (PM) erreferentzia bat izango da Euskal Herrian, emakume orori duintasun
minimo bat ziurtatzeko erreferentzia bat, emakume orori PMren pareko diru sarrera minimoa
bermatuz.
1. Ez da Pobreziaren Mugatik behera kokatzen den oinarrizko soldatarik onartzen duen
konbeniorik egon behar.
2. Pobreziaren Mugatik behera geratzen den soldata oro (ordukako lana, lan
partziala…etab) instituzio publikoek osatuko dute pobreziaren mugara heldu arte.
3. Prestazioak: langabezi saria, erretiro pentsioa, alargun pentsioa, (gizona
izandakoarengatik eratorritako eskumena baino, pertsona gisa dagokion eskubidetzat
hartzen dugu. Beraz, gizonarekiko menpekotasun ekonomikoa gaindituz, pertsona gisa
dagokigun prestazioaz ari gara, “alargun” rola gaindituz) zurztasun eta familia
laguntzak pobreziaren mugara heldu arte instituzio publikoek osatuko dute. Indarkeria
sexista pairatzen duen emakume orok prestazio hauek jasoko ditu.
4. Oinarrizko errentaren inguruko lege berri baten arabera, ezartzen diren baldintzak
betetzen dituen eta diru sarrerarik ez duen emakume orok, pobreziaren mailaren
adinako laguntza izango du.
5. Preso dagoen emakume orok pobreziaren mugaren adinako diru laguntza izango du.

c) ETXEBIZITZA ESKUBIDEA oinarri izanik, eratortzen diren aldarrikapenak:
1. Etxebizitza eskubide bat da, beraz merkatuaren logikatik eta espekulaziotik kanpo
geratu behar du.
2. Instituzioen politikak funtsezko norabide aldaketa bat eman behar du, interes sozialen
alde bideratu behar da interes pribatu eta espekulazioen alde bideratu beharrean.
3. Etxebizitza gaiari dagokionean, behar errealen arabera, administrazio ezberdinen
aurrekontuetan diru-kopurua handiagotzea beharrezkoa da.
4. Diru publikoa alokairu sozialeko etxebizitzen zuzeneko promozioa egiteko erabili behar
da, errekurtso publikoetaz baliatuz eta helburu pribatuei erantzuten dieten bitartekoak
aurreztuz.
Prekarietateari aurre eginez!!
5. Alokairu sozialaren aldeko apustu garbia, errenta ordaindu beharrak bestelako behar
eta eskubide batzuen asetzea eragotzi ez dezan. Alokairu honen ordainketa errentan
dagoenaren diru sarreren kopuruaren arabera mugatu behar da, alokairua 0€ takoa
izan daitekeelarik pobreziaren mugatik behera kokatzen diren diru sarrerak dituzten
pertsonen kasuan.
6. Testuinguru honetan etxebizitza hutsa luxu onartezina da, beraz beharrezkoa da
etxebizitza hauei berehalako probetxua ateratzeko kontrol neurriak eratzea
(administrazioak baditu honetarako baliabideak) eta baita zigor neurriak zehaztea ere
(jabetza kentzeko neurriak proposatu ahal dira, Kataluniako Generalitatek egin berri
duen bezala).
7. Lurzoruaren kudeaketak sozialki kontrolatua behar du izan, honen erabilera interes
sozialen araberakoa dela ziurtatzeko eta jarrera espekulatiboak eragozteko (adibidez,
modu ohikoan finantziazio iturri moduan erabiltzen duten Udaletxeen eskutik).
8. Etxebizitzarako eskubidea urratua dagoen honetan, okupazioaren aukera eta
zilegitasuna landu behar da, zigorra kenduz.
9. Aurrezki kutxak, euren izaera soziala kontutan hartuz, ekintza sozialetara zuzentzen
duten dirutik zati bat alokairu sozialeko etxebizitzen parkera bideratu beharko dituzte,
eta ez eskubide honek bizi duen babes faltaz baliatuz aberastera. Halaber,
etxebizitzaren espekulazioari esker bankuek sustatzen duten politika salatu eta
eragotzi behar da.
10. Arazo sozial honi aurre egiteko etxebizitzaren aldeko elkartasun fiskala garatzea
hausnartu beharko litzateke. Zenbait ikerketen arabera, urte bakar batean opor fiskalak
bertan behera utziko balira etxebizitzaren arazoa konponduko litzatekeelako.

d) ESKUBIDE SOZIALAK oinarri izanik, eratortzen diren aldarrikapenak:

1. ERANTZUKIZUN PUBLIKOA DUEN ZERBITZU SOZIALEN EUSKAL SISTEMA
PUBLIKOA EZARTZEA.
- Zerbitzu sozialen eza eta egungo zerbitzuen defizita salatzea. Baita nagusitzen ari den
azpikontraten politika ere.
- Pertsonek duintasunez bizitzeko duten eskubideari erantzungo dion zerbitzu sozialen
sarea osatzea.

2. GENERO IKUSPEGIA BARNERATZEN DUTEN AURREKONTU PARTE
HARTZAILEAK BERMATZEA.
Gizon nahiz emakumeek zuzendutako elkarteei begirako dirulaguntza publikoaren
banaketari buruzko ikerketa baten arabera, ondorio larriak antzematen dira: Nafarroako
Gobernuak eta, oposizioaren jarrera pasiboaren ondorioz, oposizioak ere sexismoa eta
sexu bereizketa sustatzen dute.
Prekarietateari aurre eginez!!
Kontutan hartu behar da politika sozial ororen oinarria aurrekontuak direla. Beraz,
genero ikuspegia aintzat hartzen duten aurrekontuak funtsezkoak dira.
- Borondate eta konpromiso politikoa: Aurrekontuen prozesu osoan eta atal guztietan
genero ikuspegia txertatzeko konpromisoa lortu behar da instituzioen aldetik. Halaber,
emakumeentzat zuzendutako programak eta jarduerak ezagutu, informazioa jaso eta
horren eraginkortasuna baloratzea premiazkoa da. Baita sexuen araberako datuak jaso
eta aztertzea ere. Azkenik, helburu ekonomikoak eta konpromiso sozialak parekatu
behar dira.
- Kontzientziazioa: kontzientziazio lana egitea ezinbestekoa da.
- Parte hartzea: Aurrekontuen proposamenetan emakumeen beharrak, iritzia eta
ikuspegia aintzat hartu behar da. Oro har, aurrekontuen zein erabakiak hartzeko
prozesuan jendartearen parte hartzea bermatu behar da. Honetarako, behar diren
bitartekoak jarri.
- Ekarlana: eragile sozial, sindikal eta herri mugimenduaren arteko elkarlana premiazkoa
da. Politika sozialaren alde gaudenon indarren arteko aliantza sustatu behar da.
- Bitartekoak: aipaturiko irizpide guztiak bermatzeko beharrezko mekanismoak ezarri
behar dira.

3. 0 URTETIK AURRERAKO HEZKUNTZA INTEGRALA.
- Parekidetasunean oinarritua eta beraz, hezkidetzailea.
- 0-3 urte bitarteko tarteari izaera hezitzailea eta ez soilik asistentziala aitortzea.
- Ez kontsumista. Epe motzeko asetzean eta indibidualismoan baino, elkartasunean eta
errotze sozialean oinarrituko dena.

4. OSASUNGINTZA.
- Osasungintza ez da soilik gaixotasunaren tratamendura mugatu behar, baizik eta
osasungintza integralaren kontzeptuan oinarritua behar du izan.
- Euskal Herrian indarrean dauden osasun sistemak ez dira emakumeon beharretara
inondik inora egokitzen. Osasun zerbitzuen eskaintzak eredu eta gorputz maskulinoa
dute ardatz eta oso urriak dira emakumeon osasunaren inguruan egindako ikerketa eta
aurrerapenak. Beraz, emakumea ikerkuntza medikuen objektu eta subjektu izatea
bermatu behar da. Horretarako, ikerkuntzaren izaera pribatua gainditu eta ikerkuntza
medikua sare publikoaren esku egotea funtsezkoa da.
- Planifikazioa eta sexualitate orientaziorako zentroek gutxieneko prestazioak bermatu behar
dituzte: gazteei zuzendutako informazioa, emakumeei begirako sexualitate hezkidetza integrala
jendarte maila guztiak (adina, etnia...) aintzat hartuta, emakumeen beharretara erantzunen dion
antisorgailuen inguruko informazioa eta tratamendua eta beharrezkoa denean abortuak libre eta
dohainik garatzea.
- Gure gorputzaren gainean erabakitzeko eskubidea bermatuta egon dadin beharrezko
mekanismoak ezartzea.
Prekarietateari aurre eginez!!

5. BAZTERKETA SOZIALA EKIDIN.
Diru sarrera minimo batzuk (oinarrizko errenta, soldata soziala…) izatearen berma egon behar
du bazterketa soziala ekiditeko.

6. ELKARBIZITZA UNITATE EREDU EZBERDIN GUZTIEK AUKERA BERDINAK
IZATEA.
Hala nola jabetza transmisiorako, gizarte laguntzak jasotzeko…eta abarrerako eskubidea
pertsona ororentzat, elkarbizitza unitate eredua kontutan hartu beharrik izan gabe (ezkondu
beharrik izan gabe adibidez…).

7. ERREKURTSO ETA LAGUNTZA SOZIALEN INGURUKO INFORMAZIOA,
BALORAZIOA, ORIENTAZIOA ETA BITARTEKOEN BERRI IZATEA (ama
hizkuntzan eta ezintasunen bat baldin badago egokitua).
Jendarteak, hasteko eskura dituen errekurtso eta laguntzen inguruko informazio izateko
eskubidea behar du izan. Gestioan azkartasunak ere garrantzia hartzen duelarik.

8. ARRISKU SOZIO-EKONOMIKOAN DAUDEN KOLEKTIBOAK.
Kolektibo ezberdinek, bakarrik dauden eta zama familiar dituzten emakumeak, etorkinak,
etxerik gabekoak, babesik ez duten adin txikikoak, justiziarekin arazoak izan dituzten
pertsonak, ezintasun fisiko, psikiko edo sozialak dituzten pertsonak…etab luze bat, integratze
sozio-ekonomikorako zailtasun handiagoak dituzte, eta beraz, ondorengoa martxan jarriko
duten mekanismoak izateko eskubidea dute:
- Eskuartze pertsonal edo familiar aurre babeslea izateko eskubidea, heziketa ikuspegi
sozialetik landuko duena eta errehabilitazio izaera izango dena.
- Ahultasun egoeran edo prozesuan, diskriminazio egoeran edo eta bazterketa egoera
edo prozesua pairatzen ari direnen egoera konpontze aldera, hauen prebentziorako,
arintzeko edo zuzentzeko eta hauek aintzat hartzeko gaitasunen eta euskarrien
garapena.
- Adin-txikikoengan eta babesgabeko kolektiboengan babesgabetasun egoerarik eman
ez dadin behar beste babes eta errekurtso izatea.
- Larritasun eta ezohiko egoeretan laguntza eskubidea: harrera etxeak; etxerik gabe
aurkitzen den ororentzat, ohiko etxea arrazoi ezberdinengatik utzi behar duten
emakumeentzat , babesgabeko egoeran aurkitzen diren adin-txikikoentzat…etab.

9. PERTSONEN ZAINKETA.
- Emakumeari zaintzailea ez izateko eskubidea aitortu behar zaio. Halaber, emakume
bakoitzak zaindua izateko eskubidea du.
Prekarietateari aurre eginez!!
- Menpekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonen inguruko diagnosi integrala burutzea.
Honen arabera, neurriak ezarri:
- Menpekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonen beharrei erantzun ahal izateko behar
besteko bitarteko pertsonal, tekniko eta ekonomiko bermatu behar dira, honez gain,
zerbitzu egoki bat osatzea ere behar beharrezkoa delarik.
- Menpekotasun egoeran aurkitzen den pertsonak etxean jarraitu ahal dezan edo jarrai
dezan erraz dezaketen laguntza teknikoak.
- Etxe atentzioa eta etxe jangela zerbitzua.
- Lasaialdirako edo eta atsedenaldirako errekurtsoak.
- Eguneko zentroak eta zentro okupazionalak.
- Egoitza laguntzak (zaindutako pisuak, etxebizitza komunitarioak, geriatrikoak…)
- Menpekotasun egoeran aurkitzen diren pertsonen oinarrizko zaintza familiarren baten
esku geratzen denean, zaintzaile hauek sostengatu egin behar dira, errekonozimendu
ekonomiko bat izanik eta gizarte-segurantzan kotizatuz.

10. GARAPEN KOMUNITARIOA.
- Elkartasunezko eta giro egokiko ingurune batetan bizitzeko eskubidea dugu.
Horretarako, ekintza komunitarioak, partehartzerako eta elkartasunerako beharrezkoak
diren bitartekoak eskaini behar ditu, bai familien eskutik, eta baita auzo mailako talde
edo komunitateen eskutik ere.
- Autogestionaturiko lokalak.
- Garraio publikoa (behar besteko eta egokitutako garraio publikoaren sustatzea).
- Kontsumo egokirako eskubidea. Pertsonen beharren araberako kontsumo eredu bat
behar dugu behar ekonomikoen araberako kontsumo sistema bat baino.
- Jangela sozialak.
- Herri eta auzoei bizitza soziala emango dien ekintza hezigarri eta kulturalak.
- Laguntza sozial informalaren sustapena, sentsibilizazio soziala, auzo-antolaketa,
bitartekaritza komunitarioa…
- Bizitza politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean jendartearen partehartzerako
ereduak edo formulak.
Lehen aipatu bezala, ez da aldarrikapen zerrenda itxia ezta estatikoa ere. Gure asmoa lan hau
ahalik eta gehien kontrastatzea, aberastea eta sozializatzea da.
Duintasunerako Premisak lan tresna bilakatzea nahi dugu, tresna praktikoa eta integrala.
Emakumeok pairatzen ditugun errealitate ezberdinak identifikatu eta horren aurrean
Duintasunerako Premisak baliatu egoerari aurre egiteko. Horretarako, gatazka soziala sortzea
ezinbestekoa da, egiturazko arazoak ikustaraziz. Ezin gara etsitu ezta prekarizazio egoera hau
onartu ere.
Emakume guztion tresna izatea helburu dugu. Emakumeon arteko aliantza sustatuz eta borroka
mekanismo berriak sortuz.
Halaber, borroka ideologikorako baliabide bat izatea asmoa dugu. Kontzientziazio lana garatuz,
norbanakoena guztiona bilakatuz eta zapalkuntzak eragiten duen arazo soziala ikustaraziz.
Prekarietatearen kontrako borroka, egiturazko borroka politikoa da. Euskal Herriko zatiketa
administratiboa dela medio eta herriaren ukazioa dela eta areagotzen dena.
Euskal Herrirako eta euskal emakumeontzat errealitate berri bat nahi dugu. Emakumeon
askatasuna bermatuko den errealitate berri bat, non dagozkigun eskubideak aitortuak izan eta
garatzeko mekanismoak ezarri daitezen.
Errealitate hau zor zaigu eta borrokan jarraituko dugu lortu arte.



Euskal Herriko Bilgune Feminista, 2008ko Otsaila.

No hay comentarios:

Violencia Femenina
View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: violencia domestica)

Bideoak

http://es.youtube.com/watch?v=_TzwRWn_Roc